basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskia 07
abendua
2015

Munduko Kopara begira denboraldi hasiera itxaropentsua Imanol Rojok

Imanol Rojok, Basque Teameko iraupen eskiko espezialistak, ekin dio nazioarteko denboraldiari, eta bai ondo ekin ere! FIS (nazioarteko eski federazioa) mailako probetan parte hartu du Austriako Seefeld-en, eta Munduko Kopan lehiatu ahal izateko puntu onak metatu ditu, bai sprint pronetarako eta bai distantzia probetararako ere. “Gutxitik gehiagora egin dut asteburuan”, dio bere kronikan. Ostiralean 1,4km-ko Sprintean 38 sailkatu zen, larunbatean 25.a izan zen 10km klasiko eran, eta igandean 9. postu bikaina lortu zuen 10km skating eran. “Munduko Kopan parte hartzen ohituta dauden alemaniarrak, austriarrak eta bulgariarren bat atzean utzi nituen”, dio azken proba horri buruz. Datorren asteburuan Premanon-en (Frantzia) arituko da Imanol Rojo, Europako Kopako proban.