basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Barajas_team
Piraguismoa 20
azaroa
2015

Slalom multzoak Rion kutsu olinpiarreko zita

Maialen Chourraut, Irati Goikoetxea, Ander Elosegi, Joan Crespo, Samuel Hernanz eta Jon Erguin palistak eta Xabi Etxaniz eta Xabi Taberna entrenatzaileak gaur abiatu dira Brasilera, Rio de Janeirora. Abenduaren 13ra arte egongo dira han, eta Olinpiar Jokoetako ur kanala ezagutu eta han entrenatzeaz batera, azaroaren 26tik 29ra bitartean egingo diren Test Event lehiaketetan parte hartuko dute. Olinpiar Jokoetan protagonista izango diren selekzio eta palista nagusiak bilduko dira bertan, beraz sekulako maila izango dute lehiaketek. Gogoan izan emakumezkoen K1 untziak ziurtatuta daukala plaza olinpiarra, Munduko Txapelketan lortu zuten Maialen Chourraut eta Irati Goikoetxeak, eta bietako bat izan bide da 2016ko Jokoetan lehiatuko dena. Gizonezkoen K1 (Joan Crespo eta Samuel Hernanz) eta C1 (Ander Elosegi eta Jon Erguin) untziek, ordea, oraindik ez daukate plaza ziurtatuta, maiatzean Europako Txapelketan lortu beharko dute hori. Slalom piraguismoan denboraldia hasi berri dute Basque Team palistek, Londonen Munduko Txapelketan irailean parte hartu eta gero opor tarte bat hartu, eta duela 3-4 aste hasi ziren berriro entrenatzen. Rioko hau izango da nazioarte mailako lehen hitzordu serioa denboraldi berri eta interesgarri honetan.