basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Triatloia 18
azaroa
2015

Gurutze Fradesek Hawaiiko rankingean hamargarren amaitu du denboraldia

Gurutze Frades BASQUE TEAM triatletak amaitu berri duen denboraldiaren balantzea egin du gaur Fadurako (Getxo) Hobekuntza Teknikorako Zentruan. Joan zen larunbatean bertan Malaisiako Ironman proban bigarren sailkatu zen, eta handik itzuli berritan egin du gaurko agerraldia. Durangarrak urte borobila osatu du, besteren artean Vichyko Ironmana irabaziz Frantzian, eta Hawaii 2016rako Kona rankingean 10.en postura igoz. Agerraldian esan du denboraldia “borobila, ideala” izan dela, “hau zelako lortu nezakeen gauzarik handiena”, eta bere entrenatzailearen lanaz batera Basque Teameko Hobekuntza Teknikorako Zentruko teknikarien aholkularitza lana eskertu du: “duela urtebete bildu ginen finkatutako egutegi baten baitan zenbat hobetu nezakeen aztertzeko, eta egia esan, helburu gutziak bete ditugu”. Denboraldia bitan zatitu zuten. Lehenean Munduko Txapelketa izan zen helbu rua: “prestakuntzan egin nituen lasterketak ondo atera ziren eta saosi betean iritsi nintzen mundialera, eta han lortutako laugarren postuak asko animatu ninduen”. Denboraldiko bigarren zatiko planteamentua nabarmendu du gero: “Ironman batean noraino iritsi nintekeen ikusi nahi genuen, hori zen jomuga, erronka handia, eta sorpresa itzela hartu genuen Vichyn garaipena lortu nuenean. Orduan erabaki genuen munduko probarik garrantzitsuenean, Hawaiin, parte hartzeko puntuak metatzen hasi behar nuela”. Baina lortutako emaitzak zertaraino izan dira harrigarri? “Ahalik eta gorenen egoteko egin dut lan, baina halere ez nuen espero hainbeste lortuko nuenik. Gogor lan egin dut, beraz orain esan nezake emaitza jaso dudala”, esan du Fradesek. 2016ra begira “lanean jarraitzeko” asmoa agertu du, “Hawaiin sartzea eta Distantzia Luzeko Munduko Txapelketan parte hartzea izango dira helburuak”. Eta amaitzeko zera esan du: “hilabete asko egin ditut lehiaketari begira, beti tentsioan, eta orain erlaxatu egin nahi dut, deskonektatu gabe hori bai”. Denboraldian zehar, HTZ-tik entrenamentuak antolatu eta jarraipena egiteko laguntza eman zaie hari eta Roberto Corujo bere entrenatzaileari. Kontrol lana, aholkularitza eta zentruko teknikari nahiz osasun arduradunen esperientzia jarri dira haien eskura. Eta emaitza bistakoa da. Orain azkena Malaisiako bigarren postua: Ironman probak berezkoa duen gogortasunari (3’8 km igerian, 180km bizikletan eta Maratoia korrika) hango klima beroa eta hezea gehituta munduko ironmanik gogorrenetakoan atzetik aurrerako lasterketa bikaina osatu zuen, bereziki Maratoi ikusgarria eginez, eta bigarren amaitu zuen 9 ordu 49 minutu eta 9 segundoko lanean, Diana Riesler irabazle alemaniarrarengandik 12 minutura. Datorren urtean Hawaiiko Iron Manean profesionalen multzo murriztuan sartu nahi du, eta helbru horretarako puntu gozoak metatu ditu bigarren postu horrekin Fradesek. Gehitu aipatutako Vichyko IronManeko garaipena, eta Turkiako 70.3 Ironmanean urrian lortu zuen bigarren postua, txartela ia poltsikoan du 2016ko Hawaii-ko proba entzutetsuan egoteko. Kona sailkatze zerrendan hamargarrena da 4.000 punturekin, eta lehen 35 triatletak sailkatuko dira Hawaiirako.