basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
PatxiPeula_Kaohsiung web
Patinajea 17
azaroa
2015

Patxi Peulak pistako emaitza txarrak hobetu nahi ditu zirkuituan

Patxi Peulak ez ditu nahi bezain emaitza onak lortu Munduko Abiadura Patinaje Txapelketetako pistako probetan, Kaohsiung-en, Taiwan. Iaz 10.000 metro puntuak eta eliminazioan Txapelduna izan zen, baina distantzia horretan bertan ezin izan zuen askorik egin herenegun, proba hasieran erori egin bait zen, azkenean 23. amaituz. Sprint 1.000 metrotan 10. sailkatu zen, bere finalerdia geldoegia izan zenez finalerako txartelik lortu gabe. 15.000 metro eliminazioan ez zen ohartu helmugako pasaeran atzean utzi zuen patinatzaile bakarra jada kanporatuta zegoela -oraindik taldean zegoen epaileen aginduei muzin eginda-. Eta 3.000 metro erreleboetan, gaur, finalerdirik gogorrena egokitu zaie eta ezin izan dute finalen sartu. Bihar, asteazkena, atseden eguna Txapelketetan, eta ostegunetik aurrera zirkuituko probak hasiko dira. Patxi Peulak han atera nahiko du arantza, eta podium postuetan egoten saiatuko da hurrengo probetan: 20.000 metro eliminazioa (osteguna), 10.000 metro puntuak (ostirala), 5.000 metro erreleboak (larunbata) eta Maratoia (igandea).

Munduko txapelketa

World Roller Speed Skating Championships

Kaohsiung, Taiwan

15
azaroa
2015
22
azaroa
2015