Efren Vazquez Moto 2ra
Amaitu da Munduko Motoziklismo Txapelketa Valentziako Sari Nagusiarekin. Efren Vazquez-ek ez du nahi bezala errematatu aurtengoa Moto 3an, nahiz hartarako lan bikaina burutu zuen igandean. Amaitzeko gutxi faltan, eta burukoen artean lehian zebilela, atzetik jo zuten eta erorita lasterketatik kanpo geratu zen. Txapa eta pinturatik haratago, istripua serioa izan zen: kolpea eta zauriak isteko puntu zenbait jaso zituen Errekaldekoak. Bestalko puntuak, sailkapenari begirakoak, falta, eta azkenean 8.amaitu du mundiala. Denboraldi amaiera, ordea, berrindartuta amaitzeko arrazoirik badu: 2016an Moto 2an aritzeko kontratua lotu berri du Ioda Racing taldearekin.