basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Multivox_orok
Besteak 05
azaroa
2015

‘BAT to Rio’, hautagai olinpiarrei buruzko telebista saioa

Azaroaren 7an, larunbata, ikusiko da “BAT to Rio” saioaren lehen kapitulua. Markel Alberdi igerilaria protagonista dela, ETB-2n 14:45ean eta ETB-1en 21:00etan emitituko da dokumentala. Basque Team eta ETB-ren eskutik, telebistan astean behin egingo den emakizuna da, eta Olinpiar Jokoak hasi bitarteko 9 hilabeteetan luzatuko da. Urazpiko kamarak, dronak eta ikusentzunezkoetan puntako teknologia erabilita irudi ikusgarriak eskainiko ditu saioak. “BAT to Rio”-k badu abantaila on bat, olinpismoak berezko dituen ikusentzunezko istorio handiak kontatzeko osagarriak: kirolarien ametsak, erronkak eta helburuak betetzeko griña. Markel Alberdiren segidan etorriko dira hautagai olinpiar gehiago: Mikel Odriozola, Iñigo Peña, Carlos Tobalina, Begoña Lazkano,…