basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Cima_web
Alpinismoa 03
azaroa
2015

Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, etxean

Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza etxean daude jada. Urriaren 19an Chamlang mendiko gailurra egin zuten Nepalgo Himalayan. Japoniako espedizio batek 1986an zabaldutako bidea estilo alpinoan osatu dute Basque Teameko goi mendizaleek. Aitortu dute eginahala bertan behera uzteko zorian egon zirela eguraldi baldintza kaxkarrak, haize haundia, tarteko, baina jaisten hastekotan zeudela baldintzek hobera egin zuten eta gora ekiteko erabakia hartu zuten. Hala lortu zuten balentria, 7.319 metroan dagoen gailurrera iristea mendebaldeko isurialdetik. Ertz zorrotz eta ikusgarri bat lehenik, eta korridore babestu bat ostean, izan zituzten bide lerroak. Gailurrera iristearen pozak tentsioa ere ekarri zuen segidan, jaitsiera “tentsioz betea” izan zelako, batez ere ertz zorrotzean behera. Alberto Iñurrategik laburbildu du balorazioa: “espedizioak bete ditu gure espektatibak. Teknikoki, fisikoki eta konpromezu aldetik orekatua izan da. Oso gustura geratu gara, gogobeteta”.