basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 01
azaroa
2015

Leire Olaberria 6. Calin, Riotik hurbilago

Munduko Kopako lehena Calin, Colombian, eta Omnium proban Leire Olaberria seigarren. Basque Teameko pistard-a 6. izan zen scratch-ean, 12. jazarpenean, 10.eliminazioan, 6.erlojupekoan, 10.abiarazitako itzulian, eta 11.puntuaketan. Sailkapen orokorreko 6.postuarekin puntu baliotsuak lortu ditu Rio 2016ra sailkatzeko bidean. “Ekin aurretik bosgarren postua nuen helburu, baina seigarrenarekin oso gustura amaitu dut oso proba gogorra izan bait da”, esan zuen amaitutakoan. Munduko Kopan beste bi proba jokatuko dira, eta “Munduko Txapelketak bailiran” prestatuko dituela esan du ikaztegietarrak, “martxora arte erne baino erneago jarraituko dut, Jokoetako ametsari tinko eutsi nahi diot”.