basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
ushiro jagoba_tx
Karatea 27
urria
2015

Jagoba Vizuetek nazioarte mailako brontzezko domina Espainiako Kopan

Jagoba Vizuete karatekak kumite modalitateko brontzezko domina irabazi berri du Espainiako Nazioarteko Kopan, Lanzaroten. Lehen hiru borroketan nagusitasunez irabazita sartu zen finalerdietan, baina gero ezin izan zuen Rodrigo Ibañez errioxarreren aurka. Brontzezko dominaren lehian Pablo Arenas asturiarra izan zuen aurkari, eta hura bai, hura gainditu zuen eta podiumera igo. 65 karateka aritu dira Espainiako XV. Nazioarteko Kopan, eta tartean ziren estatuko ordezkariez batera Andorra, Azerbayan, Amerikar Estatu Batuak, Eslovakia, Iran, Mozambike eta Portugalgo kirolariak ere. Karatean Jagoba Vizuete da eliteko euskal ordezkari bakarra, aurten bertan batu da Basque Team-era.