basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Basqueteam_BC1
Alpinismoa 19
urria
2015

Chamlang gailurra mendebaletik, egina

Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzak Chamlang (7.313m) gailurrerainoko bidea egin dute gaur haren mendabeldeko isurialdetik. Ertz estu eta dotore batetik barrena egin dute bidea, oso baldintza gogorretan: hotz handia eta haizete indartsuak goian. Behin gailurra eginda, onik jaitsi dira 6.600 metrotan zuten dendara, eta han geratu dira atseden hartzeko. Harreta handia eskatuko die handik behera jaitsi beharreko ertzak, baina behin hura gaindituta Oinarriko Kanpalekuan ospakizunerako garaia zabalduko da.
Hiru mendizale hauen sokadak muturreko erronketan erakutsi du Basqueteam ikurra: Makaluko Mendebaldeko Pilareko saiakeran, Everesteko Hornbein korridorean, Broad Peakeko gailurreriaren zeharkaldian, Transantartika espedizioan, eta Paiju Peakeko balentrian.