basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen258.jpg
Besteak 21
azaroa
2014

Zoriontsu itzuli da Patxi Peula etxera Munduko txapelketan hiru domina eskuratu eta gero

Urrezkoa, zilarrezkoa eta brontzezkoa irabazita aspalditik bilatutako ametsa lortu du gasteiztarrak

2014ko azaroak 21a Argentinako Rosario hiritik zoriontsu itzuli da Patxi Peula, Basque Team-eko patinatzailea, bertan 10.000 metroko puntuazio/kanporaketa proban Munduko Txapeldun bilakatu eta gero. Horrez gain arabarrak zilarrezko domina eskuratu du 20.000 metroko kanporaketan eta brontzezkoa barrutiko 10.000 metro puntuazio/kanporaketan.Hiru aldiz Europako txapelketa irabazitakoa den arren emaitza honekin 2008an Xixongo Munduko txapelketan lortutako bigarren postuaren arantza ateratzea lortu du berak aitortu duenez: “Merezitako titulua da lan asko egin eta gero, urte luzea izan da eta txapelketa askorekin. Aste Santutik aurrera asteburu guztietan lehiatu dugu”

Norberaren burua ondo ezagutzea eta laisterketaren planifikazio on bat egitea giltzarria dira patinatzailearentzat tankera honetako txapelketetan. Urrea eman dion proban hain zuzen ere patinatzaileek 50 itzuli eman behar dizkiote barrutiari, ahalik eta posturik onenean amaitzeko helburuarekin, 43. itzulitik aurrera puntuazioak eta kanporaketak txandakatzen dira eta. “Lehiakideak ondo kontrolatu beharra dago baina zure burua era berean hotz mantendu beharra daukazu, hasieratik puntu gehiegi pilatu nahi izan ezkero nekea agertu daiteke eta honek kanporatu zaitzake hurrengo itzulian” , azaldu du Peulak. Alex Cujavante kolonbiarra puntu bakar batez gainditu zuen arabarrak helmugan eta podiuma Ewen Fernandez frantziarrak osatu zuen. Dominez gain Peulak 4. postua eskuratu du 1.000 metrokoan eta 6. Berriz 15.000 kanporaketan. Lan astuna egin behar izan du gasteiztarrak Rosarion, azken egunean Maratoia parte hartu zuelarik 17. postuan amaituz.

Peula (Gasteiz, 1988) 9 urterekin hasi zen patinajean eta 2006a ezkeroztik ari da nazioarte mailan lehiatzen. Rosarioan lortutako emaitzekin sasoi puntu paregabean dagoela berretsi du, izan ere orain hilabete bat hiru diziplinatan lortu zuen Espainiako Txapelketa bakarkako lanean (15.000 kanporaketan, 500 metroetan eta 10.000 metro puntuazio/kanporaketan). Taldekakoan amerikar erako 3.000 metroetan ere garaipena lortu zuen Pilar Marianistas taldearekin.