basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 20
ekaina
2014

Lankidetza hitzarmena sinatu dute Basque Team-ek eta Euskadiko Piraguismo Federazioak

Teknifikazio programa garatuko dute elkarrekin talentudun kirolariak atzeman eta trebatzeko helburuarekin

Ostirala, 2014ko ekainaren 20a.- BASQUE TEAM-ek eta Euskadiko Piragüismo Federazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute goi mailako kirolariei zuzendutako teknifikazio programa garatuz slalom edo ur bizietako diziplina oinarri hartuta.

Aipatutako programak Euskal Autonomi Erkidegoko zortzi kirolari hartzen ditu bere baitan eta etorkizunean piraguista gehiago har ditzake. Hitzarmenean jasotzen denez Basque Team-ek bere kirol instalazioak jarriko ditu kirolariek erabili ditzaten eta horrez gain laguntza ekonomikoa eta biomedikua emango ditu. Bestalde Federazioak egingo du kirolarien arteko aukeraketa programan sartu ahal izateko, eta era berean laguntza teknikoa eskeiniko du. Talentudun kirolariak antzematea izango da helburua eta horrekin batera hauen entrenamendua bideratzea, beti ere kirol errendimenduan bikaintasuna lortzeko xedearekin.
Argazkian Jon Redondo, BASQUE TEAM-eko Patronatuko idazkaria eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria eta Joseba Saies, Euskal Piraguismo Federazioko Presidentea, hitzarmena sinatzen.