basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 29
maiatza
2014

Basque Team-ek eta Euskadiko atletismo federazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Talentudun atletak antzematea izango da helburua eta hauen entrenamendua bideratzea kirol bikaintasuna lortzeko xedearekin

Osteguna 2014ko maiatzaren 29a.-BASQUE TEAMek eta Euskadiko Atletismo Federazioak lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo goi mailako kirolariei zuzendutako teknifikazio programa garatzeko, Fadurako (Getxo) Hobekuntza Teknikorako Zentruan.Talentudun atletak antzematea izango da helburua eta horrekin batera hauen entrenamendua bideratzea, beti ere kirol errendimenduan bikaintasuna lortzeko xedearekin.

Arantza Moreno eta Nora Aida Bicet xabalina jaurtitzaileak, Ivan Fernandez fondistarekin batera izan dira programa parte hartu duten lehen kirolariak, eta denboraldian zehar atleta gehiagok egingo du bat programarekin. Hitzarmenean jasotzen denez Basque Team-ek erresidentzia eta Hobekuntza Teknikorako Zentruak jarriko ditu kirolariek erabili ditzaten eta horrez gain laguntza ekonomikoa eta biomedikua emango ditu. Bestalde Federazioak egingo du kirolarien arteko aukeraketa programan sartzeko eta era berean laguntza teknikoa eskeiniko du.

Argazkian Jon Redondo, Basque Team-eko Patronatuko idazkaria eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria eta Juan José Anderez, Euskal Atletismo Federazioko Presidentea Basque Team-ek Getxon duen egoitzan hitzarmena sinatzen.