basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen248.jpg
Besteak 29
urtarrila
2014

Estreinekoz Jokoetan aritzearen ilusioarekin joango dira Sochira Lucas Eguibar eta Imanol Rojo

Tolosarrak iraupen-eskiko lau probatan hartuko du parte eta donostiarrak berriz snowboarcrosseko proba bakarrean

Donostia, 2014ko urtarrilaren 29a.- Paul De la Cuesta gipuzkoarrarekin batera Sochiko neguko Olinpiar Jokoetan (otsailaren 7tik 23ra) arituko diren Lucas Eguibar eta Imanol Rojo kirolari euskaldunak hedabideen aurrean azaldu dira gaur Donostian Errusiako hitzordurako dituzten asmoak plazaratzeko. Estreinekoz arituko dira Basque Team-en babespean ari diren Eguibar (snowboardean), eta baita Rojo ere (iraupen-eskian) Olinpiar Jokoetan.

Gaurko agerraldian snowboarderrak adierazi duenez, “bi aste ditut Sochira abiatu aurretik , lehendabizikoa atseden hartzeko eta bigarrena entrenatu eta sasoiko jartzeko bertan guztia eman ahal izateko”. Sochin dituen asomen inguruan hitz egiterakoan Eguibarren hitzetan “Badakit batzuek domina irabazteko kinielatan jartzen nautela baina ni nire lana egitera noa, hortik aurrera edozer gauza gerta daiteke oso jende ona baitago lehiaketan”

Bestalde Imanol Rojok bere anaia Joseba ekarri du gogora, Jokoetarako sailkapena “oso prozesu gogorra izan da, printzipioz COEk plaza bakarra ematen baitzigun gizonezkoetako bakarkako iraupen-eskian eta azkenean bi lortu ditugun arren nire anaiak ez du sailkapena lortu. Telebistan ikusten nauenean harro sentitzea espero dut eta bere arrakasta bezala ikustea sailkapena, hainbat urtetan elkarrekin eskiatu eta gero”.

Espero dituen emaitzen inguruan Imanolek gaineratu duenez “kirolari orok amesten duena da Jokoetan egotea eta horretaz gozatu nahi dut ahal dudan guztia emanez. Pertsonalki ondo ikusten dut nere burua eta kalitatezko jauzia egin dut azken urteetan. Orain iraupen-eskiko diziplina guztietan parte hartzera noa eta horietako batean lehen 30 sailkatuen artean egotea dut asmoa, nahikoa litzateke hain gogorra den kirol honetan.

Lucas Eguibar (Donostia, 1994/02/09) SBX (Snowboardcross) delako proban lehiatuko da otsailaren 17an, eta hauxe da olinpiar jokoetan egingo duen lehendabiziko ekinaldia. 2012/2013an, senior kategorian jokatu duen lehenengo denboraldian, gogoan hartzeko moduko emaitzak lortu zituen Munduko Kopan (6.a Sierra Nevadan eta 3.a Arosan, Suitzaa). 2012an Munduko Txapelduna bihurtu zen junior kategorian Erzurum-en (Turkia), eta orain arteko ibilbidean zenbait garaipen ere lortu ditu Europa Cup-ean.

Imanol Rojo (Tolosa, 1990) lau diziplinatan hartuko du parte (Skiathlon 15km Classic+15km free el otsailaren 9an; Sprint-a 11n; 15km Classic 14an, eta 50 km Mass start otsailaren 23an). bost urte eskas zituela murgildu zen eskia munduan, eta 11 urterekin lehiatzen hasi zen. Lehendabiziko aldiz aukeratu zuten 15 urte zituela, eta harez geroztik lortutako emaitzen artean, honako hauek nabarmen daitezke: kadete kategorian, Espainiako txapela 2006-2007an, distantzia luzeko txapela eta bi aldiz Espainiako txapela 2007-2008an; junior kategorian, Espainiako txapelduna izanda bi aldiz eta errelebo mistoetako txapelduna 2008-2009an, eta Nazioarteko Federazioaren lasterketa baten irabazle eta bi aldiz Espainiako txapelduna 2009-2010ean; kirolari senior bezala, Team Sprint-eko Espainiako txapelduna izan zen 2010-2011n, eta ondorengo denboraldian, titulu hori berresteaz gain, errelebo mistoetako garaipena lortu zuen, 2012-2013an berritu zuen berbera. Vancouverreko 2010eko Olinpiar Jokoetarako aurre-aukeraketan izan zen, eta erabateko debuta 2012ko Munduko Txapelketan egin zuen.mixtos en 2012-2013.