basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen234.jpg
Besteak 03
uztaila
2013

“Saiakera egitera goaz”

Oinarrizko Kanpalekutik atera dira gaur Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza Paiju Peak mendia hegoaldeko aurpegitik igotzeko asmoz

2013ko uztailaren 3a, azteazkena.- Paiju Peakeko Oinarrizko Kanpalekua (3.400 metro), Karakorumeko mendilerroan. Juan Vallejok emaila bidali digu gaur azken eguraldi iragarpena jaso bezain pronto. “Konforme. Jasotako iragarpenarekin aterako gara. Badugu jada paretak azken egunetan bildutako elurra eramanango duen 4 eguneko iragarpen tarte ona”

Eguerdian aterako dira Juan Vallejo, Alberto Iñurrategi eta Mikel Zabalza Paiju Peak hegoaldeko aurpegitik igotzeko intentzioarekin, 6.610 metroko mendi puska 1.000 metrotik gorako harkaitzezko beso bertikala duena gailurrera bidean. Igo gabeko bide ezezaguna gainera, Albertok gaineratu duenez “inork ez du behintzat horren berri eman”. Alpinismoa: esplorazioa eta zailtasuna, mendia, eguraldia eta norberaren baldintzak uztartuz, zapalduko gabeko eremua zapaltzea, alpinismoaren historian bide berri bat zabaltzeko esperantza.

Basque Team-eko hirukotea 5.050 metroko mendi-lepora helduko da gaur, 12 egunez paretan eskegita beharko dituzten bizigaiak bizkar gainean dituztela. Gauak aurretik marraztu duten bidean aurkitze diren elurtegietan emango dituzte, era horretan ur–horniketa bermatuz. Apurka-apurka igo gabeko ezproia eskalatzea, “etzana da lehen zatia baina gero erabat bertikala”, material guztia metroz metro igotzea. Lan astuna.

Abiatu aurretik argazkia bidali digute eta Mikelek paretaren lehen 300 metroetan izandako sentsazioak helarazi dizkigu. Helburuaren bila doaz orain. Zorte on hirukote!