basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen230.jpg
Besteak 22
ekaina
2013

Hormatzarrera lehen aldiz gerturatu da Paiju Peak 2013 espedizioa

Asteburuan mendiaren magalera hurbildu nahi dute Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak

Bilbo, 2013ko ekainaren 21a.- Asteazkenan oinarrizko kanpalekua ezarri zuten eremura heldu eta gero, Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak osatzen duten Paiju Peak 2013 espedizioak atzo ekin zion aurretik duten erronkarako prestaketa lanari. 3 orduko ibilaldia burutu zuten 1.000 metro egiteko, nahiz eta paretaren magalera iristeko beste 500 metroko desnibela igo beharko duten.

Basque Team-eko mendizaleek igoera nahiko erosoa burutu zuten, 6.610 metroko mendia hegoaldeko aurpegitik eta bide berri batetik igotzeko beharko duten materiala bertara eramateko aprobetxatu zutelarik. Zain duten harrizko hormatzarrera egindako gerturaketan ordea ezin izan dute berau ondo aztertu, erasoa noiz joko duten aztertzeko beharrezkoa dena. Paretaren oinarrian egon beharko dute horretarako, maiz ematen diren arroka eta izotz luiziak saiestu ahal izateko eta segurtasuna bermatzeko.

Azken komunikazioan azaldu dutenez, Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza larunbata arratsaldean aterako dira oinarrizko kanpalekutik berriz ere 1.000 metroko desnibela igotzeko, bertan lo egiteko asmotan. Igandean, goizean goiz, paretaren oinarrira heldu nahi dute lehen azterketa sakon bat egiteko. Hurrengo egunean itzuliko lirateke kanpalekura atseden hartzeko eta astelehenean bertan paretara bueltatzeko asmoa azaldu dute eskalada hasiko duten eremuraino materiala garraiatzeko.

Basque Team taldea osatzen duen Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza hirukoak zazpigarren egitasmoa izango du elkarrekin. 2009. urteaz geroztik, goi mailako hiru eskalatzaileok erronka ederrak hartu dituzte miran: Makalu, Hornbein, Broad Peak, Nuptse eta Antartikako zeharkaldia kometa bidez tiratutako lerekin. Aurrekoetan bezala BBK/Kutxabank-ek eta Naturgas-ek babestuko dute espedizioa.