basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen225.jpg
Besteak 13
maiatza
2013

Belar hockeyko Realak eta Bera Bera eskubaloi taldeak Liga eskuratu dute

Txuriurdinek kanporaketa irauli zuten eta Bidebietakoek denboraldian zehar erakutsitakoa berretsi zuten Castron

Getxo, 2013/05/13. Asteburu handia izan da gipuzkoako emakumezkoen kirolarentzat belar hockeyko Realak eta bera Bera eskubaloi taldeak lortutako tituluekin. Luzaroan amestutako garaipenak eskuratu dituzte Basque Team-en babespean ari diren talde biak, era horretan denboraldi guztien erakutsi duten nagusitasuna berretsiz.
Larunbatean, Castron, aurten azkenengoz taldea zuzenduko duen Reyes Karreren neskek ez zioten aukerarik eman Castrori eta argi utzi zuten emakumezkoen eskubaloian talde donostiarrak agindu duela aurten hiru tituluak eskuratuz (Liga, Superkopa eta Erreginaren Kopa). Elx taldearekin borroka latza izan du Bera Berak liga eskuratzeko baina azken jardunaldirarte zeukaten alde urria mantentzea lortu dute azken lehian 18 eta 32ko emaitzaz Castrori irabaziz. Bidebietako taldeak lortzen duen lehendabiziko LIga titulua da larunbatekoa, txapelketa guztian zehar bi partidu galduz.

Igandean berriz belar hockeyko Realak lehia erabakiorra jokatu zuen Liga eskuratzeko playoffean Club de Campo talde madrildarraren aurka, larunbatean kanporaketa berdindu eta gero. Ligan eskuratuko lehen postuak azken partidua etxean jokatzeko aukera eman zien donostiarrei eta erabakiorra suertatu zen amaieran. Julian Barceloren neskek azken minutuetan lortu zuten berdinketa eta bi luzapen jokatu eta gero penaltietan madrildarrak baino finago aritu ziren. Azkenean Liga etxean gelditu zen 14 urte geroago.