basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 19
azaroa
2012

Tania Calvok eta Unai Elorriagak euskal pista munduko onenen pare dagoela berretsi dute Glasgown

Arabarrak bi domina eskuratu zituen eta bizkaitarrak berriz brotzea Munduko Kopako Omnium-ean

Bilbo, 2012/11/19.- Nazioarte mailako txapelketetan mundu mailako onentsuenekin lehiatzeko gai dela erakutsi du beste behin pistako euskal txirrindularitzak. Munduko Kopako bigarren saioa jokatu da azken egunetan Glasgown (Eskozia) eta bertan nabarmendu dira Unai Elorriaga eta Tania Calvo. Etxebarrikoak argi erakutsi du Jokoetatik kanpo uzteko erabakia ez zegoela kirol hirizpideetan oinarrituta eta denborak arrazoia eman dio Eustrak taldeko ziklistari. 2012ko Munduko Kopako Puntuazioa irabazi eta gero sasoi berriko txapelketan, 2012-2013an, Omnium-ean aritu da estreinekoz.

Larunbateko saioaren ondoren lider bezala oheratu zen Unai Elorriaga, lehiaketa erregularra burutu ostean; 7. abiadurazko itzulian, 2. Puntuazioan eta Kanporaketan naguituz. Bere ezaugarriak ikusita arazoak igandeko jardunaldian etor zitezken baina lehia oso estuan podiumeko postua mantentzea lortu zuen. 4. izan zen Jazarpenean, 13. Scratch-ean eta 8. Kilometroan. Luca Liss alemaniarra (urrea) eta Glenn O’Shea alemaniarra (zilarra) igo ziren podiumera bizkaitarrarekin batera. Azken urteetako emaitzak ikusita Unai Elorriaga bilakatu da zalantzarik gabe estatuko txirrindularirik arrakastatsuena Munduko Kopatan.

Tania Calvoren eskutik heldu da asteburuko beste albiste pozgarria. Arabarrak jardunaldi bikaina burutu zuen larunbatean eta horren ondorioz bi domina eskuratu zituen Glasgowko Crish Hoy belodromoan. Lehendabizikoa Helena Casas kataluniarrarekin batera abiaduran, bikote britaniarraren atzetik (Varnish eta James) eta frantziarrak gaindituz (Clair eta Montauban). Bikoteak nazioarte mailan lortzen duen inoizko emaitzik onena izan zen larunbatekoa. Bakarkakoan ere dotore aritu zen Tania Calvo, 500 metroetan bere marka ondu zuen meritu handiko brontzezko domina eskuratuz.