basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen209.jpg
Besteak 16
urria
2012

NATURGAS/BBK NUPTE 2012 espedizioa 6.500 metroetara heldu da tontorrera bidean

Asteazkeneko eguraldi iragarpenaren zain espero bezala egin dute aurrera mendizaleek

Bilbo, 2012ko urriaren 15a.- 6.500 metrora atseden hartzen ari dira momentu honetan Alberto Iñurrategi, Juan Vall ejo eta Mikel Zabalza, gaur ezustekorik gabe igoerako lehen jardunaldia burutu ostean. Dena aurretik prestatuta zeukaten bezala dihoa, telefono bitartez labur aipatu duten moduan, eta biharko asmoa Nuptseko hegoaldeko paretaren 7.100 metrora iristea da. Arazoak hirukotearentzat asteazkenean heldu daitezke, gailurrera iristea espero zuten egunean, iragarpenen arabera tontorrean (7.861 metro) 70 kilometro orduko haize boladak espero baitira. Hala suertatu ezkero ezinezkoa litzateke Nuptseko gailurrera igotzea, 30 gradu azpiko tenperatura eta haize indartsuak izozketak sufritzeko arrisku handia suposatuko luke eta.