basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen208.jpg
Besteak 14
urria
2012

Nuptseko tontorrerantz abiatu dira Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza oinarrizko kanpalekutik

1961ean ingelesek zabaldutako bide bera egiten saituko dira alpetar erara

Igandea, 2012ko urriaren 14a.- "Goi-mendian, igoeraren arintasunak alpinisten maisutasuna erakusten du", idatzi zuen Terrayk. Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak euren motxilak bete dituzte gaur oinarrizko kanpalekuan (4.600) Himalayako hormarik ikusgarrienetarikoa den Nuptseko hegoaldeko hegaletik igotzeko asmoz, 5 kilometroko zabalera eta 2.500 metroko desnibela duena. Abentura 4 egunetan burutzea espero dute eta beste egun bat beharko lukete jeisteko, saiakera bakarrean eta inolako laguntzarik gabe, oxigenorik gabe, soka finkorik gabe eta aurretik ezarritako kanpaleku rik gabe. Modu arinean, alpetar erara.

Gaur, igandean, 5.800 metroko muino batera iristea espero dute; 4-5 orduko ibilaldia zoru harritsu eta deseroso batetik, harri solteko penditza gogorrek zaildutako bidea, batez ere 20 kiloko zama bizkar gainean eramanda.

Bigarren egunez gutxi gorabehera 6.500 metrora iristea da helburua, tarte konplikatua eta motela, arroka eskalda une luzeeekin, izotza eta elurrarekin batera. Hirugarren egunean horma nagusiaren azpian kokatzea nahiko lukete, 7.100 metrora, eta ahal izan ezkero egun horretan pareta eskalatu eta soka jartzea nahiko lukete, hurrengo goiz hotzean errazago gainditu ahal izateko. Harkaitzeko 100 metroak irabazita tontorra izango da hurrengo pausoa "haizeak eta ditugun indarrak uzten badigute". Nuptseko eskalada konpromiso handikoa da, oso jarduera teknikoa beti ere bertikalean eta kontutan izanda ia 8.000 metroko erraldoia dela.

Horretarako prestatu dira, zenbait gau eman dituzte 6.000 metrotik gora baina alpinistek dioten moduan “altuera oso gaiztoa da”. Gainera haizeak eragin itzela dauka eta azken egunetan indartsu dator. “Ikusi dugu” dio Mikelek, “eguerditik aurrera haizeak indarra hartzen duela, beraz azkar eta goiz ibili beharra daukagu” .

Jeitsieran v-3 edota v-2an lo egitera joango garela suposatzen dut eta hortik oinarrizko kanpalekura ondobidean” dio Juanek. Ez da inor geratu kanpalekuan, hirurak bakarrik doaz motxila bizkar gainean hartuta.