basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen202.jpg
Besteak 26
iraila
2012

Nuptseko kanpalekura iritsi ondoren aklimatazioarekin hasiko dute mendizaleek 4.750 metrora

Iñurrategi, Vallejok eta Zabalzak 6.200 metroko Island Peakera igo nahi dute berehala

BILBO, 2012ko irailaren 26a.- Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, NATURGAS BBK NUPTSE 2012 espedizioa osatzen dute mendizaleak, atzo heldu ziren nepalgo Chukung eskualdera, 4.750 metroko garaieran, bertan oinarrizko kanpalekua ezarriz. Aklimatazio garaiari ekin diote era horretan, bidean eguraldi txarrak eragindako arazo logistikoak aurkituz, daramaten eskalada material gehienak ez baitzen Luklako aireportura iritsi, ezta satelite bidezko telefonoa ere.

Gutxieneko ekipamenduarekin igaro dituzte lehen bi egunak Chukungen, Luklatik oinarrizko kanpalekura hiru eguneko trekkingean gainean eraman ahal izan duten ekipaje arina. Egoera honek asko zaildu du komunikazioa beraiekin.  Dena dela, eta arazoak arazo, hiru mendizaleek egunak aprobetxatu dituzte zenbait irteera egiteko Nuptserako bidean dauden glaziarrak zein egoeratan dauden ikusteko, eta bide batez, 5.600 metrora igotzeko ere. Bertatik egin dezaketen igoera aztertu dute eta tontorrerantz hartu dezaketen bidea erabakitzeko.

Azterketa sakonago baten faltan Iñurrategi, Vallejok eta Zabalzak bi aukera ikusi dituzte baliagarriak igoera gauzatzeko, eta hirukotea gehien motibatzen duenak Nuptsen bide berri zabaltzea suposatuko luke , ekialdeko tontorrerantz bidea zabaltzen duen ezproi baten bitartez.

Hurrengo egunei begira, eta material guztia iritsi bitartean, alpinisten asmoa Island Peak mendira igotzea da, teknikoki erraza dirudien 6.200 metroko tontorra oinarrizko kanpalekutik gertu. Ahalik eta altuen gaua pasatzea da jomuga, aklimatazio prozesuarekin jarraitzeko asmotan.