basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen200.jpg
Besteak 19
iraila
2012

NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 espedizioa Katmandun da trekkingerako prestaketak bizkortu nahian

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza oinarrizko kanpalekura abiatuko dira datozen orduetan

Katmandu,  2012ko irailaren 19an.- Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak Nepaleko hiribua azkar utzi nahi dute atzean, horretarako bizkortu nahi dituzte izapide guztiak, azken erosketak egin eta kontu handiz material guztia paketatu. “Geroz eta garestiago dago guztia hemen eta hiria ere zaratatsuagoa, ziztu bizian atera nahi dugu hemendik”. Zintzotasuna beti ere. Atzo, asteartez, Katmandura heldu ziren arratsaldeko 5etan eta “eguraldiak eusten badio” bihar aterako dira hegazkinez Luklara, Khumbuko eskualdean eta 2.860 metroko altueran dagoen herrira. Bertatik hasiko du NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 espedizioak oinarrizko kanpalekura eramango duen trekkinga.