basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen198.jpg
Besteak 05
iraila
2012

Zilarrezko domina lortu du Richard Oribek 2012ko Londreseko Jokoetako 100 metro libreetan

Igerilari donostiarrak bere hamabostgarren domina lortu du Smetanine frantziarra gaindituz

Londres, 2012/9/5. Richardek ez du hutsi egiten, ia inoiz esan daiteke. Gaur Londresen mundu mailako igerilari onenen artean jarraitzen duela erakutsi du beste behin, 2012ko Joko Paralinpikoetan lehendabiziko domina eskuratuz. Bere proba kutunetakoa den 100 metro libreetan lortu du domina. Donostiarrak ezin izan du urrezko dominagatik burrukatu, Gustavo Sanchez mexikarrak ez baitie aukerarik eman gainontzeko arerioei. Zilarra lortzeko lehian Oribe bere ohiko arerioa topatu du aurrez aurre, Smetatine frantziarra alegia. Gutxigatik bada ere, 44 ehuneneko aldearekin, donostiarra nagusitu da helmugan. Gaurko domina hamabostgarrena da igerilariaren ibilbidean, Bartzelona 92an hasi zenetik gaurko Londreseko hitzorduraino. Bere hurrengo erronka Londresen bigarren domina lortzea izango da, larunbatean 200 metro libreetako proban lehiatuko baita.