basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen195.jpg
Besteak 30
uztaila
2012

Pablo Carrera eta Sugoi Uriarte dominetatik oso gertu Londresen

Judoka gasteiztarran hatz puntekin ikutu zuen brontezkoa eta bilbotarrak berriz seigarren amaitu zuen

Bilbo, 2012/7/30.- Gertu, oso gertu izan zuten domina euskal kirolariek Londreseko Jokoetako hasierako lehiaketa egunetan. Asteburu mamitsua izan da eta bertan nabarmendu dira Pablo Carrera eta Sugoi Uriarte. Tiratzaile bilbotarra izan zen lehena finaleratara iristen. Carrerak bi diziplinatan hartuko du parte Londresen eta larunbatean aire konprimituko 10 metrokoan lehiatu zen, aurreko otsailean Europako txapeldun bilakatu zen diziplinan alegia. Londresen munduko onenen artean dagoela berretsi zuen Pablok eta 26 urterekin ezinhobeto ekin zien Jokoei bere debutean. Hasieratik erregulartasun handia erakutsi zuen, beti ere 10 puntuetako mugatik jeitsi gabe eta goiko postuetan eroso kokatuz. Txanda erabakiorrean ordea Carrerak “huts” egin zuen bere seigarren tiroan eta hortxe joan zitzaizkion podiumera igotzeko aukera guztiak. Bukaeran Jing Jongoh korearrak eskuratu zuen garaipena, zilarra Luca Tesconi italiarrak eraman zuen eta brontzea berriz Andrija Zlatic serbiarrak. Abuztuaren 5ean lehiatuko da berriz Pablo Carrera Londresen aire konprimituko 50 metrokoan.

Sugoik dominatik gertuen

Gasteiztar batek ere debuta egin zuen Jokoetan, Sugoi Uriarte judoka gazteak. Bera izan zen dudarik gabe estatuko kirolarien artean protagonista nagusia, 66 kiloz azpikoen mailan oso gutxigatik ez baitzuen domina eskuratu. Era bikainean hasi zuen bere lehen agerraldia Londreseko Excel Venue egoitzan lehendabiziko hiru arerioak aise gaindituz; Francesco Faraldo italiarra hasteko, arubako Jayme Mata bigarrenez, eta andorrako Daniel García bukatzeko. Txanda erabakiorrean ere txukun ekin zion lanari eta oso borroka gogorrean azerbaiango Karimov ere bide bazterrean utzi zuen, era horretan dominengatik lehiatzeko aukera guztiekin amaitu zuen goiza Sugoik.
Finalerdietan berriz Ungvari hungariarrak aurre egin zion Sugoiri eta hortaz domina lortzeko aukera bakarra Cho Jun-Ho korearra gainditzea zen orduan. Brontzezko domina nork irabaziko zuen epaileek erabaki behar izan zuten azkenik eta txanpona korearraren alde jauzi zen.