basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 26
uztaila
2012

Londreseko Jokoetan kirolari euskaldunek izango duten egutegia eskuragarri duzue

Datorren astebukaeran indartsu ekingo diote lehiari piraguistek, judokek eta tiratzaileek

2012ko Joko Olinpikoak hastera doaz eta euskal kirolariak lehiaketan hasteko irrikitan ditugu jada. Horietako askok ezin izango dute ostiraleko irekiera ekitaldian parte hartu, izan ere lehendabiziko asteburuan hasiko baitituzte, eta askok bukatu ere, beraien lehiaketak. Larunbatean bertan besteak beste Jonathan Castroviejoren txanda izango da txirrindularitzan, honekin batera Oiana Blanco judoan eta Pablo Carrera tiro olinpikoan ere egun horretan ekingo diote lanari. Hurrengo egunetan Samuel Hernanz, Ander Elosegi, Sugoi Uriarte, Kiyoshi Uematsu, Iker Martinez eta Xabi Fernandezen txanda izango da besteak beste, taldekako kiroletan ari diren euskaldunekin batera, eskubaloian eta futbolean. Gure kirolarien parte hartzea gertu gertutik jarraitu ahal izateko honako egutegi hau prestatu dizuegu lehiaeta eguna eta ordutegiekin:

http://www.slideshare.net/BASQUETEAM/basque-team-calendario-vascosas-jjoo-londreseuskal-kirolarien-egutegia-londresen