basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen191.jpg
Besteak 24
uztaila
2012

Nora Aida Bicet barakaldoarra xabalina-jaurtiketan arituko da Londresko Jokoetan

Jatorri kubatarra duen atletak abuztuaren 9kofinalerako sailkapena lortzeko esperantzak ditu

2012ko uztailak 24.- Jatorri kubatarra duen Nora Aída Bicet barakaldoarrak Espainiako atletismo selekzioaren barruan parte hartuko du Londreseko Jokoetan, xabali-jaurtiketa espezialitatean. Bicet-ek iazko azaroan jaso zuen Nazioarteko Atletismo Federazioaren baimena Espainiaren taldean lehiatu ahal izateko, eta Olinpiadetarako txartela joan den martxoan lortu zuen, Serbian jokatutako Europako Kopan egin zuen 58,81 metroko jaurtiketari esker.

Valencia Terra i Mar klubari atxikita dagoen arren, Euskadiko Atletismo Federazioaren fitxa dauka, eta horri esker, Basque Team Fundazioaren beka batez baliatzeko aukera izan du. Jokoetan izango duen partehartzeari buruz, Norak zera esan du: “Atenasen ere egon nintzen 2004an, eta banekien lau urtez behin antolatzen den hitzordu honetan parte hartzeko gogotik entrenatu behar nuela, sakrifizio handiz; beraz, plaza lortzea benetako saria izan da niretzat”. Aurrean izango dituen arerioei dagokienez, Norak uste du “maila oso altua dela”, baina bere helburua “finalean lehiatzeko aukera lortzea izango da, erronka latza eta zaila izan arren”.

Nora Aída Bicet Juan-ek (Santiago de Cuba, 1977/10/29) 2004an lortu zuen orain arteko bere markarik onena, 63,32 metrokoa. Orain arteko bere arrakastarik handiena, aldiz, Atenaseko 2004ko Olinpiar Jokoetan lortu zuen zazpigarren postua izan da. 1996an laugarren postua lortu zuen Juniorren Munduko Txapelketan, 2003an 18. postuan sailkatu zen Munduko Txapelketa absolutuan, eta bi urte geroago 24.a izan zen norgehiagoka berean. Azken hilabeteotako emaitzetan izandako bilakaerari esker, martxoaren 17an, 58,81 metroko marka egin zuen Bar-en (Serbia eta Montenegro) jokatutako Europako Kopan, eta uztailaren 18an, 58,82 metrokoa Kantabriako Txapelketan. Azken urte honetan, lehenengo postua lortu du hamar aldiz, Espainiako kluben bi txapelketa, Euskadiko txapelketa absolutua, federazio autonomikoena edota jaurtiketa luzeko Neguko Txapelketa barne.