basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen188.jpg
Besteak 27
ekaina
2012

Euskal kirolari olinpikoek “Basque Team by Astore” kirol-arropa linea berria janzten dute jada

Kamisetak, poloak eta haize-babesleak gure webgunean erosi ahal izango dira

2012/06/27.- Azken asteetan Londreseko Joko Olinpikoetan parte hartuko duten euskal kirolarien aurkezpenekin batera Fundazioak "Basque Team by Astore" kirol-arropa linea berria salgai jarri du bere webgunean, etxea arrasatearrak goi mailako euskal kirolarientzat bereziki diseinatutakoa.

Diseinu modernoko jantziak dira, azken sorkuntzako ehun teknikoez eginak eta erosotasuna bermatzen dutenak kirol jardueran. “Elmet” eta “Picadilly” kamisetak eta “Archaway” poloa dira, gizonezko eta emakumezkoentzat hurrenez hurren, %100ean kalitatezko kotoian eginak, bi urdin-tonu uztartzen dituztenak, Basque Team-en ohiko kolorean. Honekin batera “Docklands” txaketa ere eskuragarri dago, Astore Stretch-ean, gorputzera bikain egokitzen den ehun bielastikoan eta azala lehor mantentzen duena berotasuna pisurik gabe emanez. Nailon ezko kanpoko azalak berriz iraunkortasuna eta errendimendua bermatzen ditu. Eñaut Aranberri, Astoreko Teamwear lineako arduradunaren hitzetan, “diseinuak inspirazio europearra dauka, kantauriko urdinetan oinarritua eta gaur egungo patroiei ondo egokitua”. Goi mailako kirolaren aldeko apostua berretsi nahi du etxe gipuzkoarrak honako babesletzarekin eta era berean atzetik datozen euskal kirolari gazteei eman nahi die laguntza.

Basque Team-ek Astore etxearen lau kirol-jantzi jarri ditu salgai bere webgunearen bitartez (BBT produktuak) . Diseinu modernoko jantziak dira, azken sorkuntzako ehun teknikoez eginak eta erosotasuna bermatzen dutenak kirol jardueran. Ondorengo estekan aurkituko dituzue detaile guztiak: http://www.made4run.com/es-ES/marca/basque-team/184

Londresen izango ditugun zenbait kirolarik jantzi dute jada "Basque Team by Astore" kirol-arropa linea berria, besteak beste, Maialen Chourraut, Ander Elosegi eta Samuel Hernanz slalomeko piraguistak. (http://youtu.be/kOZilbk58)