basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 20
apirila
2012

Maider Undak Londreserako txartela izango du jokoan igandean Bulgariako preolinpikoan

Borrokalari arabarra finalera iritsi beharko da sailkapena eskuratzeko

 Basque Team, 20 de abril de 2012.- Basque Team-eko kide den Maider Unda borrokalariak igande honetan hartuko du parte apirilaren 20tik 22ra bitartean Bulgariako hiirubuan jokatuko den europako preolinpikoan. Unda bostgarren izan zen aurreko Joko Olinpikoetan eta oraingoan finalera iritsi beharko du 72 kiloz azpiko kategorian betetzeke dauden plazak eskuratu ahal izateko. Horrela ez bada beste bi aukera izango ditu ondorengo bi asteetan, mundu mailako preolinpikoan Taiyuanen (Txina) eta Helsinkin (Finlandia).

Beijingen sekulako estreinaldia izan zuen Maiderrek eta ilusioz prestatzen ari da udako hitzordu olinpikoa, bide honetan sailkapena lortu ez duen arren zenbait garaipen eskuratu ditu azken hilabeteetan, besteak beste, brontzeko domina Belgradoko Europako txapelketan eta zilarra “Klippan Lady Open” lehiaketan pasa den otsailean.

Sofiako Armeetz “Sport Hall” kiroldegian tajuzko arerioak izango ditu borrokalari euskaldunak, tartean Kateryna Burmistrova, 2011ko Europako txapelduna, eta 2012ko Europako txapelduna den Maja Elandsen norbegiarra. Hauekin batera Anna Fransson suediarra, Marina Gastl austriarra, Cinthya Vescan frantziarra eta Vasilia Marzaliuk bielorrusiarra.

Egutegiak ez du atsedenik emango hurrengo asteetan eta Maiderrek lehendabiziko aukera baliatu nahi du sailkapen olinpikoa eskuratzeko. Horrela ez bada Sofiatik astelehenean itzuli eta asteazkenean bertan abiatuko da Txinara Taiyuaneko mundu mailako preolinpikoan berriz ere lehiatzeko (apirilaren 29an), eta hirugarren aukera erabili behar izan ezkero Helsinkin (Finlandia) izango du azken geldialgia hurrengo astean.