basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 17
apirila
2012

Iker Martinez eta Xabi Fernandez Londreseko Jokoetan izango dira hirugarren dominaren bila

Gaur jakinarazi du erabakia espainiako bela federazioak komunikatu baten bitartez

 Bilbo 2012/04/17.- Gaur eman dute jakitera ofizialki, Ikerrek eta Xabik Londreseko 2012ko Joko Olinpikoetan hartuko dute parte euskal kirolarentzat historikoa izan daitekeen hirugarren dominaren bila lehiatuz. Euskal marinelek Telefonica ontzian jaso dute albistea, Volvo Ocean Race proban bete betan sartuta baitatute azken hilabeteetan. Brasildik egindako adierazpenetan Iker eta Xabi oso pozik azaldu dira albistea jasotzerakoan eta gaineratu dute domina lortzeko asmorarekin abiatuko direla Atenas 2004an (urrea) eta Beijing 2008an (zillarra) sekulako arrakasta lortu eta gero. BAT Basque Team-eko kirolariek ezagutzen dute jada Wyemouth-eko estropada eremua eta bikotearen hitzetan "baldintza egokiak ditu beraien ezaugarrietarako, Beijingen baino haize gutxiagorekin". Volvo Ocean Race ahalik eta txukunen amaitzen saiatu dira Iker eta Xabi, hurrengo egunetan seigarren etapan abiatuko dira Miamirako bidean.