basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen178.jpg
Besteak 10
apirila
2012

Maialen Chourraut, Ander Elosegi eta Samuel Hernanz Londreseko kanalean lehiatuko dira

Arerio guztiak gainditu zituzten Paueko hautaketa probatan eta Jokoetan arituko dira

Bilbo, 2012ko apirilaren 10a. Ezusteko gutxi eman ziren Paueko ur bizietako kanalean jokatutako selekzioen hautaketa probatan. Estatu bakoitzari Londres 2012rako lortutako sailkapenei izena jartzea zegokion eta lehia estua espero zen piraguisten artean. Ander Elosegik aurreikusitako guztia bete zuen C-1 mailan eta arazorik gabe eskuratu zuen garaipena, sasoi betean dagoela erakutsiz eta Londresera dominen bat lortzeko asmoarekin abiatuko dela berretsiz. Gogoratu beharra dago Anderrek bostgarren postua lortu zuela Beijing 2008an eta hitzordu garrantzitsuetan erakutsi duen mailak onenen artean izango dela bermatzen du.

Emakumezkoetan  Mailaen Chourrautek ez zuen areriorik izan eta aise gainditu zituen gainontzeko piraguista guztiak, proba guztietan akatsik egin gabe nagusituz. Londresera ez da denborapasa joango lasartearra azken ziklo olinpikoan, Beijingetik Londreserainoko tartean, mundu mailako onenen artean aritu  baita beti, mundialetan zenbait podium lortuz. Beijingen ez zen nahi bezain ondo aritu eta arantza ateratzeko aukera une zoragarrian heldu zaio sasoi puntuari dagokionez.

Gizonezkoetan aldiz lehiatuagoa izan zen K-1eko sailkapena baina azkenean Samuel Hernanzek erakutsi zuen gaur egun bera dela piragusitarik indartsuena. Jokoetan egongo diren  frantziarrak ere gainditu zituen zenbaitetan eta arerioei aukea urriak eman zizkien. Jeitsietariko batean Joan Crespo gipuzkoarra nagusitu zen, Hernanzengandik gertuen egon zen piraguistak Londreserako erreserba plaza erdietsi zuen.
Maialen, Ander eta Samuel sailkapenak Xabier Etxaniz hautatzailearen lan bikaina berretsi du Londresera begira, piraguista guztiak aukera guztiekin abiatuko baitira ingalaterrako hiriburura.