basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 01
martxoa
2012

Basque Team-ek eta Gazte Aukerak Londres 2012an egoteko aukera emango die zenbait gazteri

Gazte Txartelaren titularrek saria eskuratu ahal izango dute lehiaketan parte hartuz

2012ko martxoak 1.- Eliteko kirola bultzatzea xede duen Basque Team euskal fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak, Gazteaukera Atariaren bitartez, lehiaketa berri bat abiaraztea adostu dute, Londreseko 2012ko esperientzia olinpikoa informazio-teknologia berrien bitartez ezagutarazteko asmoz. Zortzi blogari gaztek Jokoekin zerikusia duten jarduera asko zuzen-zuzenean bizi, lehian diharduten euskal kirolariekin harremanetan egon eta han-hemenka bildutako esperientziak http://gazteaukera.blog.euskadi.net blogean islatzeko aukera izango dute.

Gazte Olimpic Team izenaz bataiatutako lehiaketa honek aukera paregabea eskaintzen die Gazte Txartelaren titularrei (Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 30 urtetik beherakoak) Londresen bederatzi eguneko egonaldiak irabazteko, lau egun Olinpiar Jokoetarako eta beste lau Paralinpikoetarako. Sariak hegaldiak, ostatua, kirol jardueretarako sarrerak, bidaia-gastuak eta asegurua biltzen ditu.

Lehiaketa 18 urtetik gorakoentzat irekita dago, eta bertan parte hartzeko, euskaraz edo erdaraz idatzitako ipuin laburra (350-450 karaktere ingurukoa) edo bideo bat bidali behar da Gazteaukera webgunearen bitartez, Euskadin jokatuko litzatekeen balizko 2020ko Olinpiada gaitzat hartuta. Bidaltzeko azken eguna apirilaren 12a da, eta maiatzaren 4an, saritutako pertsonen izenak argitaratuko dira Euskadiko gazteriaren atarian eta Basque Team nahiz Gazteaukeraren sare sozialetan (Facebook, Twitter eta Tuenti).

Epaimahaiak zortzi ipuin onenak aukeratuko ditu, eta zozketa bidez, launa pertsonako bi talde antolatuko dira Olinpiar Jokoetara joateko, uztailaren 31tik abuztuaren 9ra bitartean, eta Joko Paralinpikoetara joateko, abuztuaren 29tik irailaren 6ra bitartean, hurrenez hurren.

Talde hauen esperientziak Gazteaukerako blogean azalduko dira –blogen bidez eta Jokoetan hartutako argazki eta bideoen bitartez–, bai eta sare sozialetan eta IKTekin (informazio eta komunikazioko teknologia berriekin) zerikusia duten beste bitarteko batzuetan ere. Aukeratutako blogariek Basque Team-ek babestutako euskal kirolari olinpiko nahiz paralinpiko batzuekin zuzenean harremanetan egoteko aukera izango dute.

Ekimen honen bidez, euskal gazteei hurbildu nahi zaie kirol jarduera garrantzitsu hau, munduan antolatzen den handiena, baina gazteen ikuspuntutik egin nahi izan da, biztanleriaren sektore honek gehien erabiltzen dituen tresnen bitartez.