basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen173.jpg
Besteak 19
otsaila
2012

Munduko Kopako sailkapen orokorra eskuratu du Unai Elorriagak Londreseko belodromo olinpikoan

Leire Olaberriak, Tania Calvok, Asier Maeztuk eta Hodei Mazkiaranek osatu dute euskal ordezkaritza

Londres, 2012/02/21.- 6.000 ikusle baino gehiago bildu dituen eraikin dotorean lehiatu dira asteburu honetan BAT Basque Team-eko txirrindulariak Londresen mundu mailako pistard onenekin batera. Olinpiar Jokoetetan izango den mailarekin alderatuta haundiagoa izan da oraingoa, parte hartzea ere zabaloga baita, eta txapelketa "Test Event" delakoen egitarauan aurkeztu dute, udako jokoetarako test gisa erabili baitute. Gure ordezkarien artean Unai Elorriagaren lana aipagarria izan da oso Puntuazioko Munduko Kopa eskuratuta. Cespa-Euskadi taldeko txirrindulariak lidertzari eutsi nahi zion Cali-ko proban nagusitu ondoren eta bere areriorik zuzenenak ondo kontrolatu zituen proba guztian zehar. Londreseko hirugarren postuak sailkapen orokorreko garaipena eman zion bizkaitarrari, sekulako balentria talde osoarentzat. Hala ere, egindako lan txukunak ez dio momentuz estatuko selekzioan sartzeko aukerarik eman eta hortaz Elorriaga ez da momentuz mundialean izango eta ezta udako Jokoetan ere Juan Martinez Oliver hautatzaileak iritziz aldatzen ez baldin badu behintzat.

Bien bitartean Leire Olaberriak ez zuen espero zitekeen maila eman eta goiko postuetaik urruti aritu da asteburu guztian zehar omium-ean, azkenik 11. postuan amaituz. Asier Maeztu eta bere taldekideak deskalifikatu egin zituzten ostiraleko jazarpen olinpikoan baina ez dute arriskuan jarri sailkapen olinpikoa.

Azkeni, abiadurazko probatan Hodei Mazkiaranek erorik ikusgarria izan zuen Keirinean eta ezin izan zuen maila bikaineko partehartzaileekin lehiatu amaiera arte. Okerragoa izan zen Tania Calvoren egoera, federazioak hotelera bildali zuen gasteiztarra Keirineko finalerdietara sailkatuta zegoelakoan eta txirrindularia ez zen agertu final laurdenetara eta ondorioz probatik  kanpo geratu zen.