basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 25
urtarrila
2012

Eli Pinedo eta Aitor Oroza, urtarrileko “BAT TO LONDON 2012” saioko protagonista nagusiak

Bihar, urtarrilaren 26an, emitituko da saioa ETB-SATen gaueko 22:30etatik aurrera

2012ko urtarrilaren 25a.- Londres 2012ko Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortu nahi duten kirolarien jarraipena egin ohi du BAT to London 2012 saioak eta asteazkenean ETB-SATen emitituko da hirugarren atala gaueko 22:30etatik aurrera. Iñigo Asensiok aurkeztuta gure kirolari olinpiarren prestakuntza jarraituko du gertu-gertutik eta horrez gain kirolari, entrenatzaile eta senitartekoekin elkarrizketak eta olinpiarrak izandako kirolarien testigantzak jasoko ditu. Era berean programak arreta berezia eskeiniko dio Londresen, 2012ari begira, burutzen ari diren prestaketei.

Juanma Lopez Iturriagak, telebista aurkezle ezaguna eta saskibaloi jokalari ohiak, zabalduko du urte olinpiko honetako hasierako saioa. Bilbotarrak Los Angeles 1984ko hitzorduan estatuko selekzioarekin egindako lana ekarriko du gogora. Antonio Diaz Miguel hautatzailearen aginduetara sekulako ezustea eman zuen taldeak, zilarrezko domina eskuratuz. Finalean, gerora izar handia bilakatuko zen Michael Jordanen estatubatuen aurka lehiatu ziren.

Hurrengo hilabeteetan Londresen egoteko burrukan jarraituko duen kirolari batek emango dio jarraipena programari. Eli Pinedo eskubaloi jokalaria donostiako Bera-Bera taldean ari da aurten eta estatuko selekzioko ardatz nagusietako bat bilakatu da. Berriki jokatu den Munduko txapelketan Jorge Dueñas bilbotarrak zuzendu du taldea eta Pinedok txapelketako onenen artean amaitu zuen lehiaketa. Olinpiar Jokoak helburu nagusi ditu orain arabarrak eta bide horretan hurrengo hilabeteetan jokatu den olinpiaden aurreko txapelketarako bideratuko ditu indar guztiak.

Kirolari minusbaliatuentzat ere hasi da atzera kontua irailean jokatuko diren Paralinpiar Jokoei begira. Aitor Oroza txirrindularia hortan dihardu, prestakuntza txukuna egin nahian. Beijing-en olinpiar diploma lortu eta gero Burgoseko Merindades bailaran ari da lanean Londresera begira. Jokoetako dominaren bat lortzearekin amesten duen kirolaria gainditze nahiaren adibide on bat bilakatu da.

Londresera egin ohi duen bisitan saioko lan-taldeak bidelagun berezi bat izan du oraingoan. Olinpiar giroan bete-betean sartuta dagoen hirira joan da Mikel Odriozola atleta gipuzkoarra. Helburua, jokoetarako prestatu duten zirkuitua gertutik ezagutzea Jon Esturo bere entrenatzaileak lagunduta. Besteak beste, Buckingham Palace jauregitik igaroko dira martxalariak 50 kilometroko ibilbidean.

Bukatzeko, Olinpiar Jokoetako izen handien tartean, Carl Lewis atleta estatubatuarra izango dute hizpide zenbait adituk; Ernesto Diaz (Los Angeles 84an egondako kazetari bilbotarrak), Eduardo Escobar (Kirol medikuntzan adituak) eta Ramon Cid (atleta ohia, olinpiarra Moscu 1980an).