basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 10
urtarrila
2012

Alberto, Juan eta Mikel Union Glaciar kanpalekuan daude hegazkinaren zain

Hegazkin txiki batek euskal mendizaleak bertara eraman zituen atzo

ANTARTIKA, Glaciar Union. 2012ko urtarrilaren 10. Atsedenaldia etxera itzuli aurretik.
Ellsworth mendikatean dagoen Glaciar Union kanpalekuan daude jada Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, kontinente antartikoan dagoen egoitza pribatu bakarrean. Hemendik, Adventure Network International (ANI) enpresak garraio eta logistika lanak egiten ditu gerturatzen diren espedizio guztientzat, baita NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011rentzat ere.

55 eguneko zeharkaldia amaitu ondoren, BAT Basque Team-eko mendizaleek ezusteko bisita jaso zuten denda barruan zeudela, hurrengo goizean etortzekoa zen hegazkin txikia beraien bila hurbildu zenean. 15 minutu baino ez zituen behar izan kanpalekura iristeko eta hara heltzerakoan erlojua lau orduz atzeratu behar izan zuten txiletar ordutegira egokitzeko.

Punta Arenas (Txile) hirira eramango dituen hegazkinaren zain daude orain espedizioko kideak, bertatik egingo baitute lotura etxerako bidean. Uda australak eta Amundsen Hego Polora lehen aldiz heldu zeneko ospakizunek overbooking-a eragin dute estazio polarrean: hurrengo hegaldia hilaren 12an aterako da eta momentuz ez dute lekurik.

Zeharkaldi guztia zehar Beraien etxea bilakatu den dendatxoan lo egiten jarraitzen dute baina egunean zehar Union Glacier Camp-eko barrakoiak bisiatzeko aukera dute, luxuzko egoitza azken 55 egunetan bizi izan dutenarekin alderatuta. ANI enpresa estatubatuarreko kideek harrera beroa egin diete eta lortutako arrakasta ospatzeko egin dute topa. Punta Arenasera eramango dituen hegazkinaren zain janari beroa eta solasaldiarekin ari dira gozatzen, bertan mundu osoko alpinista eta abenturazaleak biltzen dira antartikako bazter honetan esperientziak partekatzeko asmoarekin.