basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 09
urtarrila
2012

Lortu dugu! Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak arrakastaz amaitu dute zeharkaldi polarra

3.400 kilometros 55 egunetan antartika zeharkatuz itsasotik itsasora eta Hego Polotik igaroz

 Antartika, Hercules badia. Astelehena, 2012ko urtarrilaren 9a. Espedizioaren 55.eguna. 3.400 kilometro eginda. 55 egunetan lortu dute: Antartika itsasotik itsasora zeharkatu Hego Polotik igaroz. 8 lagunek baino ez dute orain arte tankera honetako zeharkaldia egin inolako laguntzarik gabe gaur arte, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza gehitu behar zaizkie orain. 69 kilometro behar zituzten Herculeseko badiara iristeko eta haize baldintza onak iragarrita zeuden arren ez da jardunaldi gozoa izan. "Goizaldeko 5etan atera gara azkar egingo genuelakoan falta zitzaigun bidea baina goizean haizeak behera egin eta geratu behar izan dugu. Azken kilometroak oinez egin ditugu". Zorua, lur-eremua traketsa izan da benetako infernua ibilbide guztian zehar eta gaur kranpoiak behar izan dituzte amaieran, ez zegoen hortik igarotzeko beste modurik. 14:00etan, hemengo 15:00etan, itsasoaren mailan zeuden, Herculesko badian, bertan jasoko ditu hegazkin txiki batek Union Glaciar-era eramateko, Txileko kostarako bidean Antartikak zabaltzen duen irteerako atea.