basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen161.jpg
Besteak 08
urtarrila
2012

Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak 69 kilometro falta dituzte zeharkaldi antartikoa gauzatzeko

Orain arte soilik 8 lagunek bete duten balentria egingo lukete bihar

Antartika, 2012ko urtarrilaren 8a. Espedizioko 54.eguna. 3.322 kilometro eginak.
NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioko kideek 170 kilometro egin dituzte gaur; 9 ordu luze behar izan dituzte 170 kilometroak betetzeko, abiadura bizian altuera galduz eta atsedenik ematen ez duten pitzaduraz jositako lur-eremuak saiesteko sekulako itzulinguruak emanez.

Zeharkaldiaren 54. egunean, itsasotik itsasora Hego Polotik igaroz egindako ibilibidean, Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza abenturaren amaieratik 69 kilometrora jarri dira, kometa eta eskiekin bidea zabalduz helburu bakarra buruan dutela: Herculeseko badiara iristea, Weddell-eko itsasoan dagoen izoztutako eremu bakarrera alegia.

Aurreikusita zeuzkaten gehienez 70 egun erabiltzea zeharkaldia burutzeko eta ondobidean, bihar haizeak lagundu ezkero, azaroaren 16an Novolozaraveskayako basetik atera zirenetik 55 egunera beteko dute soilik 8 lagunek egi bihurtu duten ametsa: inolako laguntzarik gabeko zeharkaldi polarra burutzea

Asteburu erabakiorra

Estrategia erabili dute haizearen indarraz baliatzeko azken egunetan, ordutegiari erreparatu gabe Antartikako azken lur-eremu irregularrean aurrera egiteko. Osteguneko 162 kilometroen ondoren, iragarpenak haizearen barealdia ematen zuen hurrengo goizerako. Planteamendua oso bestelakoa izan zen orduan, goizaldeko 02:00etan atera eta kometek iraun zuten arte egin zuten bidea: ditxozko sastrugien gainean 90 kilometro oso arriskutsu. “Hain azkar goaz zenbaitetan, zioen Mikelek telefonoaren bitartez, ikaragarrizko beldurra pasatzen dugula pitzadura zorrotz hoiek ikustean eta orduan moteltzen dugu abiadura”.

Larunbatean ordutegi aldaketa: haizea ez zen eguerdiko 12ak arte azaldu eta jardunaldia gaueko 9ak arte luzate behar izan zuten, guztira 115 kilometroko zeharkaldia burutuz. Gaurko 170 kilometroak gehitu ezkero 69 baino ez dituzte falta Antartikako zeharkaldi dotorea burutzeko. Dendatxoan hala ere lasai ageri dira mendizaleak, “bihar astindu dezala haizeak” dio Juanek afaria prestatzen duen bitartean, gaur ere arroza.

Hirurek badakite 3.322 kilometroko ibilbidean leretatik tiraka aritu ondoren edozer gerta daitekela Antartikan, ikaragarrizko ekaitzak eta hurrengo egunean haizearen arrastorik ez izatea, 30 metroko pitzadurak agertzea lerak irensteko gogoz, muturreko tenperaturak ETA abar.

Beraz, “bihar jaikitzerakoan ikusiko dugu panorama zein den”. Iragarpenak dio 40-50 kilometro orduko haize boladak izango dituztela aurretik falta zaizkieen kilometroak egiteko. Guzti hori aurtengo uda antartikoan ohikoak bihurtu den paisaian, ondo zorroztutako izotz labanak nonahi daudela.