basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 02
abendua
2011

Urrezko domina eskuratu du Unai Elorriagak Caliko Munduko Kopako Puntuazioan

Cespa Euskadi taldeko txirrindulariak lidertza eskuratu du proba bikaina burutu ostean

Bilbo, 2011ko abenduaren 2a. BAT Basque Team-ek babesten duen Cespa Euskadi taldeko Unai Elorriagak Caliko Munduko Kopako puntuazio proba irabazi du bart, era horretan urrezko domina eskuratuz. Lehiaketako bigarren saioa zen Kolonbiakoa eta bizkaitarrak erabateko nagusitasuna erakutsi du. Hasierako esprintetan erakutsitako trebezian oinarritu du bere garaipen eta baita irabazitako itzulian ere, guztira 46 puntu bilduz. Bigarren postua eta zilarrezko domina De Poortere begliarrak eraman du (37 punturekin) eta Avila kolonbiarra izan da hirugarrena sailkapenean 32 puntu eskuratuta.

Emozio handiko lasterketa izan da, ezbehar askorekine eta oso lehiatua amaiera arte, Caliko Alcides Nieta Patiño belodromoan bildutako 5.000 zaleen gozamenerako.

Oso gaztetatik hasi zen txirrindularitzan Unai Elorriaga (Barakaldo, 80/6/22), pista eta errepidea uztartuz bere ibilbide profesionalean. Gerora pistan buru-belarri sartuta aritu da azken urteetan, bereziki amerikar edota madison probatan. 2008an Beijingo Olinpiar Jokoetako jazarpen proban hartu zuen parte, zazpigarren postua eta diploma olinpiarra eskuratuz. 2007an Europako txapeldun izan zen Omnium-ean Alkmaar-en (Herbereak). Hurrengo urtean berriz Melbourneko 2088ko Munduko Kopan lortu zuen garaipena Madison proban.