basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen152.jpg
Besteak 27
azaroa
2011

Eunate Aguirre munduko bodyboard txapeldun zirkuitoko azken proban gailendu ostean

Sopeloztarrak azken txanpako presioa gainditu du eta lehen aldiz bilakatu da irabazle

Igandea, 2011ko azaroak 27. Hirugarrenean bai. Eunate Aguirrek bi denboraldi eman ditu munduko bodyboard txapelketa eskuratzeko zorian, IBATOUR zirkuitoan, beti ere bigarren postuan amaituz. Gaur nazioarteko lehian hasi zenetik zuen ametsa egin bihurtu du, alegia munduko txapelduna izatea. Azken proba emozioz beteriko txapelketa izan da, non sekulako borroka egon den lehen postua eskuratu ahal izateko.

Faborito nagusia zen Eunate Sintran (Portugal) irabazi eta gero baina lortutako abantaila ez zen lasai egoteko modukoa eta lehia estua iragartzen zuen lehendabiziko azken postu hori lortzeko. BAT Basque Teamen babespean ari den bodyboarderra txapelketako bigarren txandan sartu zen uretara, Mariana Machado portugaldarrari irabaziz eta era horretan final laurdenetarako sailkatuz. Une erabakiorra iritsi denean borroka ikaragarria izan da. Atzo larunbateko jardunaldiak asko argitu zuen bizkaitarraren etorkizuna Maria Viana brasildarra kanporatuz, presiopean eta azken segundoan izan bazen ere. Horrela, Aguirrek txapelketa eskuratzeko prestatuta zegoela erakutsi zien gainontzeko arerio guztiei.

Gaur igandez jokatu da azken txanda garaipena jokoan zela. Nahikoa zeukan bizkaitarrak finalean sartzearekin lehen postua lortzeko baina emozioz gainezka lehiatu dira lau bodyboarderrak olatu faltak baldintzatu duen saioan. Eunate eta bere finalerdietarako aurkaria, Mayla Venturin brasildarra, ia ordu laurdenez izan ditugu uretan olatuen zai eta azkenean une erabakiorra aprobetxatu du sopeloztarra aurtengo zirkuitoko onena izan dela erakusteko eta 6,50 puntuko azken olatuarekin hurrengo txandarako sailkatuz. Txapelketa lortuta Eunatek ez du aukera alperrik galdu nahi izan Azoreetako saioa eskuratzeko. Finaleko aurkariak Isabella Sousa brasildarrak ezin izan dio eutsi bizkaitarren indarrari eutsi eta horrenbestez euskaldunak zirkuitoko erregularrena izan dela argi utzi dio portugalen.

Txapelketa amaitu eta gero Eunatek adierazi duenez “poza ikaragarria izan da, urte askoko fruitua izan delako garaipena. Fedea izan dut azken olatu hori etorriko zelakoan eta horrek eman dit azken unean finalerako sailkapena eta horrenbestez txapelketa irabazteko aukera”