basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen150.jpg
Besteak 27
urria
2011

Antartika zeharkatu nahi dute Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak Hego Poloan barna

Amundsen-ek Hego Poloa konkistatu zueneko mendeurrenean egingo dute saiakera

 Bueltan dira Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza. Aurtengo udaberrian Groenlandian izandako esperientzia arrakastatsuaren ondoren hurrengo helburuan koxka bat igo nahi dute hiru alpinistek, hain zuzen ere, Antartikan zeharkaldia burutu Hego Polora iritsiz eta inolako laguntzarik gabe. Oraingo erronka distantzia askoz luzeagoa izan arren inolako laguntzarik gabe erdietsi nahi dute helburua, eskien gainean eta haizearen indarra kometen bitartez baliatuz. 

Ronald Amudsen-ek 1911an egin zuen bezala, hiru alpinistek balentria errepikatu nahi dute Hego Polora helduz eta Antartika ia 3 hilabeteko zeharkaldia burutuz. Abenturaren nondik norakoak bihar emango dituzte jakitera Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egingo duten agerraldian, espedizioaren babesleak lagunduta, hau da, BAT Basque Team, BBK eta Naturgas Energia.