basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 19
urria
2011

Ibilbide arrakastatsu baten ondoren agur esan dio gaur Patxi Usobiagak eskaladari

Kirol munduan jarraituko duela adierazi du babesle izan dituen guztiei eskerona emanez

Eibar, 2011ko urriaren 19an.- 2009ko Munduko eskalada txapeldunak, Patxi Usobiagak, agur esan dio gaur goi mailako lehiaketari, azken urteetan sorbaldan izandako lesioak bere jarduna erabat baldintzatu ondoren. 31 urte bete berri dituelarik eta garipen-zerrenda bikaina eskuratuta, gaur eman du jakitera bere agurra hedabideen aurreko agerpen hunkigarrian, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria den Patxi Mutiloa; Ikerne Badiola, Gipuzkoako Kirol, Kultura eta Gazteria diputatua eta Eibarko alkatea den Miguel De Los Toyosek lagunduta.

Patxi Usobiaga (Eibar, 1980-9-7) Munduko txapelduna izan zen 2009an Quingain (Txina) jokatutako txapelketan. Bere kirol ibilbideko azken urteetan BAT Basque Team fundazioak lagunduta, birritan izan da Munduko Kopako irabazlea (2006, 2007), Europako txapelduna senior eta junior mailan, Master Serre-Chevalier eta Arco Rock Legend txapelketetako irabazlea eta nazioarte mailako beste hainbat lorpen eskuratu ditu.

2009an Munduko txapelketa lortzeaz gain azkenera arte lehiatu zen Munduko Kopa irabazteko, amaieran bigarren postua eskuratuz nahiz eta sorbaldan izandako lesioaren eraginez ebakuntza egin behar izan zioten abenduan, ordutik aurrerako entrenamendu plangintza guztia zapuztuz.

Lesio horrek, hain zuzen ere, eman dio amaiera bere kirol ibilbideari nahiz eta azken bi urteetan kirol eskalatzaile onenekin lehiatzeko baldintza egokiak berreskuratzen saiatu den.

BAT Basque Teamen izenean, Patxi Mutiloak gipuzkoarraren ibilbidea goratu du gaur eta baita lesioari aurre egiteko erakutsi duen kemena eta lana, era berean fundazioaren babespean ari diren kirolarien artean garaipen-zerrenda onentsuena duela azpimarratuz.