basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 15
iraila
2011

Munduko txapelleta eta Jokoetarako sailkapena eskuratu ditu Juanjo Aranburuk tiroan

Euskal tiratzaileak sekualko erakustaldia eman zuen Belgraden bere lehen tituloa lortuz

 Irundarrak ez zuen hutsik egin bere bigarren aukeran Belgraden, izan ere Europako txapelketa bertan jokatu baitzen uztailan eta orduan BAT Basque Team-eko tiratzaileak ez zuen gutxigatik sailkapena lortu. Txartel bakarra zegoen jokoan skeet-ean eta Londreserako bidea hartzeko modu bakarra, Munduko txapeldun bilakatzea.

“Kako” Aranburuk ezinhobeto ekin zio lehiari, hasierako 75 platerretan ez zuen bat bera ere barkatu eta sekulako marka ezarri zuen arerio zuzenen aurrean. Finalean Alrashidi Kuwaitarra eta Bin Futtais arabiarra izan zituen aurrean, biak ere Londreseko Olinpiar Jokoetarako txartelaren bila. Finalean ikaragarrizko presioa izan zuen Aranburuk, Alrashidirekin berdindu eta gero bien arteko lehia bilakatu zen finala. Azkenean hutsi egin zuen lehena Kuwaitarra izan zen eta hortaz Munduko Txapelketa etxera ekarri zuen Aranburuk. Balentria honekin Juanjo Aranburuk zuzenean lortu du Londres 2012rako sailkapena.

Gogoratu beharra dago gipuzkoarra Beijing 2008an ere parte hartu zuela.