basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen137.jpg
Besteak 07
iraila
2011

Bratislavara Londreseko Jokoetarako txartela lortzeko asmotan abiatu dira euskal piraguistak

Xabier Etxanizen gidaritzapean azken urteetako lan txukuna berresten saiatuko dira

 2011ko irailaren 7a.Gaurtik aurrera jokatuko da Bratislavan (Eslovaquia) Munduko Piraguismo txapelketa Slalom modalitatean, hurrengo urtean ospatuko diren Olinpiar Jokoei begira proba erabakiorra. Mundu mailako kirolaririk onentsuenak bilduko dira bertan eta euskal ordezkaritza oso zabala izango da; BAT Basque Team-en babespean ari diren sei piraguista eta estatuko hautatzailea den Xabier Etxaniz izango dira gure ordezkariak. Jokoen aurretik egingo den azken mundiala izango da Bratislavakoa eta bertan banatuko dira Ingalaterrako hiriburuan egoteko txartel gehienak.

K-1 mailan Joan Crespo eta Samuel Hernanz arituko dira, lehenengo 15 sailkatuek Jokoetarako zuzeneko sailkapena lortuko dutelarik. Ander Elosegi eta Jon Ergüin berriz C-1ean lehiatuko dira eta jokoan 10 txartel izango dituzte Londresera begira. Nesketan Maialen Chourraut eta Jone Otaño K-1eko ordezkaritza osatuko dute, lehendabiziko 15 sailkatuen artean egoteak zuzeneko sailkapena emango die Jokoetarako.

Euskal kirolarien artean Maialen Chourrautek ditu aukera gehien sailkapena lortzeko, La Seo D’Urgellen berriki jokatutako Europako Txapelketan 5. izan baitzen. Berak eta Jone Otañok ekingo diote txapelketari gaur bertan “Areál Divoká Voda de Cunovo” deituriko kanal artifizialean hasiko duten sailkapen probarekin. Gainontzeko euskal piraguisteko ostegunean hasiko dute txapelketa.

Maialen Chourrautek Beijingo Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte 2008an. 2009ko mundialean azpitxapelduna izan zen 2010ean Munduko Kopako irabazlea La Seo D’Urgellen. Jone Otaño irundarrak 25. postua lortu zuen aurtengo Europako txapelketan eta parte hartu duen Munduko Kopatan 36. eta 33. izan da. Gizonezkoen artean Samuel Hernanz da beharbada sasoikoen iristen dena mundialera, zilarrezko domina lortu zuen Europako txapelketan eta aurtengo Munduko Kopatan 2. eta 4. izan da. Maila berean arituko da Joan Crespo donostiarra, Europako txapelketa 16. postuan eta Munduko Kopak 5. eta 56. postuetan, hurrenez hurren, amaitu ondoren.

Amaitzeko Ander Elosegi izango da gure ordezkaria C-1 mailan, Beijingo jokoetan lehiatu ondoren aurten 4. izan da Europako txapelketan eta Munduko Kopatan 2. eta 9. postuetan amaitu du. Berarekin batera Jon Ergüinek ere hartuko du parte, aurten 22. amaitu zuen Europako txapelketan eta Munduko Kopatan 16. eta 44. izan da.