basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 22
abuztua
2011

Urrezko domina Ekaitz Saiesentzat Hungariako Munduko txapelketako K-1 erreleboan

K-1 200eko B finalean nagusitu zen donostiarra eta Londreserako txartela lor dezake asteon

2011/08/22. Euskal piraguismoaren une gozoak ez du etenik. Azkenaldian Naiara Gomezek eta estatuko eslalom taldeak lortutako emaitza bikainez gain, azken asteburuan Ekaitz Saiesek Hungariako Munduko piraguismo txapelketan eginiko lana nabarmendu beharra dago. Donostiarra garaipen batekin itzuliko da etxera, K-1 4X200 erreleboan, eta Londreseko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera handiekin K-1 200 proban.

Larunbateko sailkapen proban Saies munduko onenekin lehiatu zen abiadura biziko saioan eta azkenik hirugarren sailkatu zen bere txandan, final nagusian sartzeko aukera guztiak galduz eta horrenbestez Londreserako sailkapen zuzena albo batera utziz. Atzokoan, BAT Basque Teamen babespean lehiatzen den kirolariak garaipena lortu zuen B finalean. Emaitza honi esker, eta ikusita zebait lehiakidek bi proba ezberdinetarako sailkapena lortu dutela Londreserako txartela eman dakiokde asteon Ekaitzi.

Lan txukuna borobiltzeko atzo ere protagonista izan genuen Saies, Juan Carlos Perez, Pablo Andres eta Saul Craviottorekin batera K-1 4X200 erreleboan nagusituz eta ondorioz urrezko domina poltsikoratuz. Proba jokatzen denetik txapelketa guztiak irabazi ditu estatuko laukoteak.