basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 22
uztaila
2011

BAT Basque Team-ek euskal kirolari olinpiarrak aurkeztuko ditu ETBko programa berri batean

Pablo Carrera, Maider Unda eta Luis Mari Lasurtegui izango dira estreineko protagonistetariko batzuk

 2011ko uztailak 22– Euskal kirolari olinpiarrak eta paralinpiarrak izango dira ETBk abian jarriko duen saio berri baten protagonista nagusiak. Programa uztailaren 27an hasiko da emititzen ETBn, 2012ko Olinpiar Jokoen inagurazio ekitaldirako urtebete falta denan.

BAT Basque Team-ek, goi mailako euskal kirola nazioarte mailan sustatu eta babesten duen erakundeak, Kontrol Z produktorarekin elkarlanean, 25 minutuko 12 saio ekoiztuko ditu, hilabeteroko maiztasunarekin eta Olinpiar Jokoen hasierarekin amaituz.

“BAT to London 2012” izango da programaren izena eta Iñigo Asensio kazetariak gidatuko du ETB-SATen. Olinpiar jokoetarako sailkatu diren edota sailkatzeko aukera duten euskal kirolarien jarraipena izango da saioaren ardatz nagusia, Beijing 2008ko ekitaldian lortutako arrakasta lortzeko asmotan arituko direnak; 35 euskal ordezkari egon ziren Txinan, horietako 11 diziplina paralinpiarretan.

“BAT to London 2012” izena eramango duen saioaren bitartez gure olinpiar kirolarien prestaketa jarraitu ahal izango da, sailkapena lortzeko asmotan jokatzen dituzten munduko nahiz europako txapelketak barne, eta entrenamendu metodoak edota lesioen errekuperaketen gaineko azalpenak. Beste atal batzuk ere bilduko ditu programak, hala nola, elkarrizketa landuak kirolariekin, hauen senitartekoekin, prestatzaileekin eta garai batean olinpiarrak izandako euskal kirolariekin. Saioko lan-taldeak Ingalaterrako hiriburuak urtebeteko epean biziko duen giroaren berri emango digu Londresetik bertatik. Egun olinpiarrak ez diren diziplinetan ari diren BATeko kirolarien ibilbideak eta iritiziek ere tartea izango dute.

“BAT to London 2012” saioko estreinekoan Pablo Carrera tiratzaile bilbotarra izango da protagonistetako bat. Londres 2012rako ofizialki sailkatu den lehen euskal kirolariari Madrilgo Blume erresidentzian egin diote bisita lehen atal honetan. Berarekin batera Maider Unda borrokalari arabarrak belaunean izandako lesio larriaren berri emango digu bere bigarren jokoetan atarian. Beteranoen artean Los Angeles’84ko ekitaldian olinpiar domina lortu zuen Luis Mari Lasurtegui arraunlariekin izan dute solasaldia.