basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen127.jpg
Besteak 11
ekaina
2011

Juan Vallejo: “Ondobidean, bihar izotzaren amaieran egingo dugu lo

NATURGAS/BBK TRANSATARTIKA Groenlandiako helburutik 140 kilometrora dago

  Bilbo, 2011ko ekainaren 11a.- “Izotzaren amaieratik 140 kilometrora gaude!”. Ostiraleko gaueko 11ak dira (4 ordu gutxiago Groenlandian) eta satelite bidezko telefonoak ozenago eta alaiago ekartzen digu Juan Vallejo mendizalearen ahotsa. Haizea bidelagun izan dute berriz ere eta distantzia ederra egin dute aurrera, 190 kilometro izotz gainean hain zuzen ere. Ostegunean 165, 265 asteazkenean… NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA espedizioaren amaiera gertu dago aldeko haizearen laguntzarekin eta iragarpenek ez dute kontrakoa aurreikusten.

Afarirako razio bikoitza izango dute hirurek. 2.400 kilometroak betetzeko 40 eguneko lana aurreikusi zuten hasiera batean, hegotik iparrera irla zeharkatzeko, baina lehenago iristeak janari razioekin ere “alaiago” aritzea ahalbidetu die. Zoragarri etorriko zaie hirurei: haizea kontra zutela askotan 32 egunez aritu dira “kometeatzen”, 100 kiloko zama daramaten lerak arrastaka eguean 11 orduz, gutxik egin dezaketen esfortzua eginez: “Bihar, larunbatean, izotzaren azken muturreraino falta zaizkigun 140 kilometroak egitea espero dugu. Beherantza joatea da hori, itsas mailarekiko 500 metrora. Bertan egingo dugu lo eta igandea eta astelehena bitartean kostaraino eramango dugu materiala. Ondobidean asteartean bertan hartuko genuke hegazkina Thulen”

Maiatzaren 11an ekin zioten abenturari Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak, izotz gaineko zeharkaldia baldintza oso gogorrekin, “alpinismo horizontala”, halaxe deitu diote mendizaleek.

Muturreko abentura, garai baten egindakoen antzerakoa, soilik beraien indarraz baliatuz eskiak eta kometak erabiliz, Groenlandia estaltzen duen izotz geruza hegotik iparrera zeharkatzeko.

Hurrengo eguneratarako iragarpena heldu berri zaigu, laburbilduz: “Antizikloi itzela eta presio altuetako bi gunerekin, irla erdiaren gainean horietako bat, eguraldia egonkor mantenduko duena hiruzpalau egunez. Kostara hurbilu ahala, haizea ahalduz joango denez, behelainoa izateko arrisku gehiago izango duzue. Kontuz ibili “bidaiaren” azken txanpan. “Zorionak”.