basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 25
maiatza
2011

Haize asko eta 30 gradu zero azpiko tenperaturak NATURGAS/BBK Transantartika 2011 espedizioarentzat

140 kilometro bete zituzten asteartean egun bakarreko saioan Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak

 • 9 orduz kometei etekina atereaz 140 kilometro bete zuen BAT Basque Team taldeak egun bakarreko jardunean

• Abandonatutako radar estazio batera iritsi nahi dute gaur, Groenlandian burutuko duten 2.300 kiometroko zeharkaldian topatuko duten eraikin bakarra

• Espero baino zailtasun gehiago aurkitzen ari diren arren, moralez gainezka eta Thule herrira iristeko helburuari tinko eusten diote mendizaleek

Bilbo, 2011ko maiatzaren 25ean.- Aurrera azkar egitea ahalbidetzen dien haize baldintza egokiak eta muturreko tenperaturak, 30 gradu zero azpikoak, uztartzen ari dira Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza , NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioko kideak. Groenlandia zeharkatuz egingo duten ibilbidean askotariko gertakariak izaten ari dira baina moralez gainezka egonik, indar guztiak bideratu nahi dituzte Groenlandiako ipar-ekialdean dagoen Thule herrira iristen.

Beraiekin izandako azken komunikazioa ezkeroztik, Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak 300 kilometro baino gehiago egin dituzte izoztutako goi-lautadan. Esaterako, asteartean orain arteko distantziarik luzeena burutu zuten, 138 kilometro, kometei sekulako etekin atereaz. Kanpalekura iritsita oso nekatuta azladu ziren mendizaleak, zeharkaldian zehar jasotako tenperaturarik baxuena izan ondoren, 30 gradu zero azpitik.

Gaurko jardunaldian duten helburua urte luzez abandonatuta dagoen DYE 2 radar estaziora iristea da, zibilizazioarekin izango duten harremanik gertukoena izango dena zeharkaldian zehar. Hegoaldetik Iparraldera Groenlandia zeharkatuz 2.300 kilometrotan aurki daiteken eraikin bakarra da estazioa.

BAT Basque Team-etik jarraipena egiten ari den taldearekin izandako azken komunikazioan, animo aldetik ibilbidean zehar izan dituzten gorabeheren berri eman diete: “Sekulako jipoiak ari gara hartzen eta kometak gobernatzea ez da batere erraza, batzutan haizeak korapilatzen ditu eta erorikoak izaten ditugu, baita leren iraulketak ere… azkenean belaontzian nabigatzearekin hantza handia dauka honek: orduak behar dituzu praktikatzeko”.

Muturreko esperientzia hau “alpinismo horizontaltzat” jo dute mendizaleek eta hotza kontrako baldintza suertatzen ari da: “Tenperatura zero azpiko 15 graduetatik jeistea ez genuen espero, asko jota zero azpiko 20, eta altuenak zero azpiko 18 gradukoak pairatzen ari gara eta baxuenak berriz zero azpiko 30 gradukoak”

Dena dela, ez du ematen arazo eta ezbehar hauek eraginik izan dutenik mendizaleen animoan, kometak eta lerak egunez egun “geroz eta egokiago” manejatzen dituzte eta aurrera egiten dute “ilusio handiz eta pentsamendu bakarrarekin, Thule-ko helburura iristea”. Espediziokideen artean “baja” bat izan arren tinko eusten diote abenturari: “Txoritxo bat izan dugu segika azken egunetan baina gaur hil egin da hotzak jota”.