basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen119.jpg
Besteak 16
maiatza
2011

Haize eza izaten ari da oztopo nagusia Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzarentzat Groenlandian

Goi-ordokira igotzen ari dira eguneko 10 kilometro bete ondoren

Bilbo, 2011ko maiatzaren 16a.- Inurrategik , Vallejok eta Zabalzak Groenlandian hasi duten izotz gaineko zeharkaldiak-NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 proiektuaren lehen atalean- espero baino oztopo gehiago aurkitu ditu. Haize faltak eta berriki bota dituen elurteek abiadura motelean eraman ditu BAT Basque Teamen babespean ari diren hiru mendizaleak. Hastapeneko egunetan 10 kilometro bete dituzte eguneko.

BATeko egoitzan jasotako azken komunikazioaren arabera elur ekaitza bortitza pairatu zuten aurreko ostegunean eta egoera honek ondorioak ekarri zituen biharamunean, mendizaleen hitzetan: “Oso gogorra izan da elur sakonean aurrera egitea, lerak ez dira behar bezala irristatzen elurra bota berri duenean eta azkenean kometak pare bat orduz erabili ahal izan ditugun arren ez da oso eraginkorra izan eta gainera horietako bat konpondu behar izan dugu bidean”.

Garaiera orduan 1.250 metrokoa zen, hotz galantarekin goizaldean, 15º zero azpitik. Larunbatean gertatutakoa laburbiltzerakoan garbia izan da mendizaleen mezua, eguna “nabarmentzekorik gabe izan da, asko sufrituta egin ditugu 10 kilometro, bidea zabalduz eta kometak apenas erabiliz” nahiz eta eguraldi iragarpenek aldeko haizea izango zutela adierazi. 1.500 metrotara heldu ziren Alberto, Juan eta Mikel, eguraldi onak lagunduta baina hotz handiarekin. Iragarritako haizea helduko denaren esperatzarekin dugu hirukotea orain, Groenlandiako goi-ordokira helduta nabarmen aurrera egiteko abagunea izango lukete eremu nahiko lauan.