basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 12
maiatza
2011

Izotz gaineko zeharkaldia hasi dute Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak Groenlandian

Desnibel handiko 10 kilometro bete dituzte pitzadura eta izotz plaka askorekin

Bilbo, 2011ko maiatzaren 12a.- Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak, NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioko kideek, gaur hasi dute Groenlandian 2.300 kilometroko izotz gaineko zeharkaldia 40 egunez. Narsaqu-eko abiapuntura asteartean iritsi eta gero (20:00etan Groenlandia, gauerdian Euskadin), zeharkaldia atzo bertan hasi zuten oso baldintza gogorretan.

BAT Basque Teameko mendizaleek gaur bertan izandako komunikazioan azaldu dizkigute topatu dituzten zailtasunak: “Pitzadura eta izotz plaka asko agertu zaizkigu bidean eta elur astuna traba handia izan da lerekin aurrera egiteko”. Horri gaineratu behar zaio atzokoan altuera tarte nabarmena igo zutela-600 metro 10 kilometroko ibilbidean- eta egoera horretan ezin izan zituzten kometak erabili hasierako egunean.

“Eguraldi ona eta hotz gutxi” topatu dute Groenlandiako lehen egunean baina izerdi asko bota behar izan dute lur-eremu zail horretan 100 kilo baino gehiagoko pisua duten lerak arrastakan eramateko. Igorritako mezu laburraren amaierako hitzetan “bihartik aurrera (osteguna) ibilbide lauagoa eta eramangarriagoa izatea espero dugu” gaineratu zuten.

Aurreikusita zeuden mendizaleek aurkitu zituzten zailtasunak, bai hasieran eta baita bukaeran ere. Groenlandiako goi-ordokiaren igoeran nahiz jeitsieran eta malda handien eraginez, pitzadura eta serac mordoa agertu ohi dira, glaziarretatik sortzen diren izotz plaka erraldoiekin batera. Behin goi-ordokira iritsita eguneko 100 bat kilometro betetzea da mendizaleen helburua.