basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen107.jpg
Besteak 14
otsaila
2011

Denboraldi hasiera Aritz Aranbururentzat Brasilen eta Eunate Aguirrerentzat Hawain

Lehen 32 surflari onenen artean amaitu nahi du zarauztarrak eta Eunatek txapelketa irabaztea

Hastear da denboraldia ur-kiroletan ditugun ordezkari onenentzat. Ohikoa denez etxetik oso urruti hasiko du lehiaketa Aritz AranburuK, kasu honetan Brasilgo Fernando de Noronha uhartean. Zapore gazi-gozoarekin amaitu zuen joan den sasoia Aritzek, txorkatilean izandak lesioak azken probeten parte hartzea galerazi zion eta. Lesioa erabat ahaztuta erronkaz beteriko urtea du aurretik zarauztarrak, helburu guztien gainetik munduko mailako elitera itzultzea jomuga nagusia den arren, alegia, Top 32 delakoan sartzea.

Fernando de Noronhako “Hang Loose Pro” txapelketa Prime delakoetan sartu dute antolatzaileek, munduko surflari onenak erakarriz lehendabiziko puntuak pilatzeko asmoz. 2010eko azken txanpan puntu dezente lortu zituen Aritzek eta hori baliatuz sailkapeneko goiko postuetatik abiatuko da. Posizio horri eutsi nahi dio gipuzkoarrak irailera arte, orduan egingo baitu ASPk sailkapenean mozketa lehen 32 surflari onenak maila gorenera sailkatuz. Abiapuntua beraz bihar bertan, otsailaren 15a, Brasilen.

Bien bitartean Eunate Aguirrek hainbeste desiratutako tituluaren bila aterako da beste behin. Iaz lortutako bigarren postuak argi eta garbi erakutsi du sopeloztarra gai dela beste koxka bat gora egiteko sailkapenean. Hawain hasiko da IBA World Tour txapelketa, hain zuzen ere, Oahu uhartean jokatuko den Pipeline PRO sariarekin. Amaiera, ohi bezala, Kanariar uharteetako “El Confital” proban emango zaio urteari. Aurretik zazpi hitzordu, horietatik 4 Grand Slam mailakoak, bertan saiatuko da Eunate Aguirre erabakiorrak izan daitezken puntuak pilatzen.