basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen101.jpg
Besteak 08
abendua
2010

Eunate Aguirre munduko azpitxapelduna izan da El Confital-en laugarren amaitu eta gero

Finalean egindako lan kaxkarrak zirkuituko azken proba irabaztea galerazi dio

Azken proba irabazteko aukera guztiekin sartu zen uretara Eunate Aguirre baina laugarren postuan amaitu zuen azkenik. Emaitza honekin iaz lortutako azpitxapelketa berretsi du eta titulua geroz eta gertuago duela erakutsi du beste behin. Finalaren aurreko egunean lan bikaina burutu zuen sopeloztarra, txapelketako puntuaziorik onena izan den olatua harrapatuz (17,5). Finalean berriz, eta Eunatek berak amaieran esan bezala “azkenaldiko surfing eskasena egin dut”.

Proba garrantzitsu honen irabazlea Chiaki Okuyama japoniarra izan zen ezustean, puertorrikoko Natasha Sagardiaren eta brasilgo Neymara Carvalhoren aurretik.